viernes, 27 de mayo de 2011

prostituzioa

Prostituzioa diru edo beste zerbait truke sexu-harremanen salmenta da. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostituto deritze, puta emakumezkoen kasuan eta mespretxuz. Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza-zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da. Sarritan, prostituzioaren atzean mafiak eta proxenetak daude, pertsonak engainatzen dituztenak eta ondoren pertsona horiek jarduera honekin ordaintzera behartzen dituztenak, pertsona horien borondatearen kontra. Munduan esklabotza modu hau gehien jasan behar dutenak emakumeak eta haurrak dira, familia edo herrialde txiroetakoak batez ere. Beste pertsona batzuek aldiz, borondatez prostituitzen dira.

miércoles, 25 de mayo de 2011

etxegabeen arazoak

arazoak drogekin

Gure gizartean drogek pisu handia dute. Gazteok gero eta lehenago hasten gara produktu hauek kontsumitzen, eta hau oso larria da. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo hasten ziren gazteak zigarroak erretzen. Horrela, helduagoak sentitzeaz gain, besteak baino gehiago zirela ere pentsatzen zuten.
Gaur egun, arazo hori desagertu beharrean, larriagotu egin da: zigarroak erre beharrean kalamua erretzen baitute. Medikuek diotenez, horrelako batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du.


haurrenganako sexu abusuak

Haurrengan ematen diren sexu-abusuak dira eraso mota kaltegarrienetakoak.Izan ere ondorio suntsitzaileak izan ditzakete beraien nortasunean, autoestimua baxua, antsietatea, lotsa, errua, zailtasun akademikoak, …
Gaur egun ausarki entzuten dira horrelako kasuak. Gehienetan neska txikiei gertatzen zaie eta haunditzen direnean arazo larriak izaten dituzte.

Adibidez:  neska txiki bat bere etxean zegoen eta bere gurasoen oso lagun batek bortsatu zion, neskak beldur asko zuen gurasoei kontatzeko gertatu zena eta horregatik ixilik geratu zen. haunditzen ari zenean presio asko zuen barrutik, egunero gogoratzen zuelako gertatu zitzaiona horregatik buruan zeukan hilea galdu zuen, eta buru soil geratu zen. Neskak ezin zuenez gehiago eutsi horrekin bere gurasoei kontatu zien eta lagundu ziotelako hilea berriro atera zitzaion.

lunes, 23 de mayo de 2011

gure iritzia















 gure ustez gizarte arazo larriak daude mundu honetan, jende askok ikusten ditu baina beste aldera begiratzen du, ez zaiolako axola nola bizi diren besteak. Hau gaur egungo egoera da. Hemen ongi bizi gara baina beste herrialde batzuetan gaizki bizi dira eta arazo oso larriak dituzte.

viernes, 20 de mayo de 2011

gazteen arazoak

gazteek arazo dexente izaten dituzte gaztetxe bat edukitzeko.Beran adibidez, arazo pila bat sortu ziren poliziarekin eta udaletxearekin. Berako gazteak gogor borrokatu zuten gaztetxea "legalizatzeko". horain kaxerna dugu baina arazoak ez dira joan guardia zibilak beti egoten dire bertan gazteak molestatzen. Kaletan ibiltzen direnean ere guardia zibilek berain kotxetan jarraitzen diete, katxeatu eta mehatsatu..... Gaur egun gazteak ezin gara kalera lasai irten guardia zibilak bertan daudelako "espiatzen".

Langabezia

Langabezia edo desenplegua da lana egiteko adin nahikoa izanda eta lanerako prest egon arren (ez dute horretarako muga fisiko edo mentalik) enplegurik ez dutenen eta epe jakin batean lana bilatu duten pertsona-multzoaren egoera.