viernes, 27 de mayo de 2011

prostituzioa

Prostituzioa diru edo beste zerbait truke sexu-harremanen salmenta da. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostituto deritze, puta emakumezkoen kasuan eta mespretxuz. Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza-zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da. Sarritan, prostituzioaren atzean mafiak eta proxenetak daude, pertsonak engainatzen dituztenak eta ondoren pertsona horiek jarduera honekin ordaintzera behartzen dituztenak, pertsona horien borondatearen kontra. Munduan esklabotza modu hau gehien jasan behar dutenak emakumeak eta haurrak dira, familia edo herrialde txiroetakoak batez ere. Beste pertsona batzuek aldiz, borondatez prostituitzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario