miércoles, 18 de mayo de 2011

umeen trafikoa

2.000 haur baino gehiago berreskuratu ditu Txinako Poliziak pertsonen trafikoaren aurkako kanpaina batean. Sei hilabete eman dituzte operazio horretan eta herri horretako Segurtasun Publikoaren Ministerioak jakinarazi duenez, webgune bat abian jarri dute bahitutako hainbat haurren irudiekin. BBC katearen arabera, webguneak bahitutako 60 haurren irudiak ditu, haurtxotatik nerabeetara.  Talde kriminalek haurrak lapurtzen dituzte eta umeak sortu ezin dituzten bikoteei saltzen dizkiete. Mutilak 6.000 dolarrengatik saldu daitezke; neskak, aldiz, 500 dolarrengatik. Nekazari txiroen edo etorkinak diren langileen haurrak bahitu egiten dituzte batez ere.Pertsonen trafikoa handituz doan arazoa da Txinan. Batzuek emakumeak edo umeak erosten dituzte etxeko langileak izateko, beste batzuek, ordea, meatzetan erabiltzen dituzte esklabo bezala. 

14 urteko ume perutar batek kontatuta

“Goizeko 9ak inguruan hasten naiz zapatei distira
ateratzen, arratsaldeko 5ak edo 6ak arte. Batzuetan
buruko mina dut, sukarra hotzak eraginda, beti dut
bizkarreko mina makurtzen naizenean (minduta duen
gorputz ingurua erakusten du, gerrialdea), sastada
modukoak sentitzen ditut bizkarrean, lanagatik dela
uste dut. l€ bat baino ez dut eskatzen garbitzen
ditudan zapatengatik, baina denek ez dizute ematen,
batzuetan 0,50€ baino ez dute ematen. Lan honek nire
etorkizunean eragin dezakeen? Ez dut ulertzen.

lunes, 16 de mayo de 2011

gaurko munduko gizarte arazoak

Etxegabeak edo etxerik gabeko pertsonak familia, gizarte edo ekonomia-arrazoiak direla medio etxebizitza batean bizitzeko aukera ez izateagatik hirietako kaleetan edo behin behineko aterpe edo kolokako eraikin batean bizi diren pertsonak dira, gehienetan hara eta hona lekua aldatuz. Gizarte-bazterketak eragindako arazoa izateaz gainera, pertsona hauek gizartearen bazterkeria pairatzen dute maiz eta halatan, gizartearekiko haustura areagotu egiten da, euren aterabidea eta integrazioa eragotziz. Izan ere, etxea espazio fisiko bat izateaz haraindi, harreman sozial eta afektiboak finkatzen diren eremua ere bada. Gobernuz kanpoko erakundeen eta administrazio publikoaren gizarte-politikaren aldetik pertsona hauei lagundu eta arazoari irtenbidea emateko ekimenak burutu badira ere, etxegabeen problematika gizarte-arazo nabarmen izaten jarraitzen du munduko hiri handienetan.